martes, 28 de diciembre de 2010
miércoles, 22 de diciembre de 2010
viernes, 17 de diciembre de 2010
jueves, 16 de diciembre de 2010
martes, 2 de noviembre de 2010
Tipo de textos
Este es un documento para saber que tipo de textos existen.
View more presentations from Liceyda Silva.
jueves, 28 de octubre de 2010
DORREA
miércoles, 20 de octubre de 2010
martes, 29 de junio de 2010
Azken Agurra( 6.mailakoei)
Hemen daude 5.mailakoek egindako eta abestutako azken bertsoak zern hurrengo kurtsoan gurekin ez dira egongo, institutora doaz. (Pello Josepe doinuarekin abesteko)
Egon zarete seigarren mailan
oso pozik gure artean
Orain zaudete beldurrarekin
zuen azkengo klasean
Institutora joango zarete
etorriko den urtean
Ikasketak utzi dituzue
oporrak pasa tartean
Orain amaitzen dugu bertsoa
agur ta segi lanean.(Bis)
martes, 22 de junio de 2010
martes, 11 de mayo de 2010
Andekari elkarrizketa

Pasaden ostiralean, maiatzak 7, Andeka "Conquistador del fin del mundo"-ko parte hartzailea gure eskolara, Isabel Gallego Gorria, etorri zen, monitore batek, Susana, gonbidatua. Hainbat, bitxikeriak kontatu zizkigun. Bere lana tutuekin eta burdinezko materialarekin aritzea da, esan zigun ere bizitzeko beste irabazten duela. Programa honetara baino lehen emazgaia zeukan baina honek berarekin moztu zuen. Progrma honetara joatea erabaki zuen, berak entrenatzen zuen gimnasioan Gotzon, ihazko programa parte hartu zuena ezagutu zuelako.
Gosea eta hotza pasatu zituen baina janariaz bakarrik pentsatzen zuen.
Kapitaina moduan Korta gustatzen zitzaion, baina gal txarrekoa zen.
Bere taldekoek ez zuten ondo onartu espinako selekzioko kamiseta zuelako eta Real Madrideko tatuajeak zituelako. Taldean harreman estuagoak izan zituen Qi txinatar partehartzailearekin. Amaitzeko berriro parte hartzea gustatuko litzaioke zeren bertan librea zelako (ordenagailurik gabe,mugikorrik gabe, emaztegarik gabe...)

Oso librea zen!!!
lunes, 10 de mayo de 2010
Bakailaoa Bizkaiko erara

Osagaiak:
·Arantzarik gabeko 6 bakailao salatu xerra.
·12 txorizo piper.
·2 tipula.
·2 xigortutako ogi xerra.
·6 tomate gorri.
·gatza eta azukrea.
Errezeta:
Lehenengo egunetik bakailaoa beratzen utzi da,ura hiru aldiz aldatuz.
Txorizo piperrak beratzen egon behar izan dira ere gutxienez 5 orduz haragia ateratzeko.
Bakalaioa urez beteriko ontzi batean egiten utzi irakin arte.
Ondoren,sutik kendu eta bakalaioa kontu handiarekin atera.
Saltsa bizkaitarra baratxuri aleak olio ugarrian xigortuz prestatzen da.Ondoren,tiraz zatitutako tipulak gehitu ondo egin arte.Ogi xigortuta bota saltsa loditu arte.Dado eran lumatu eta zatitutako tomate, gatza, azukrea eta txorizo piperren txanda da orain.Su moderatuan egosi eta prest dagoenean, pure egiteko tresnatik pasa.
Azkenik, buztin ontzi batean bakalaio xerrak jarri azala goialdetik, saltsa bizkaitar oinarri baten gainean. Saltsa gehiagorekin estali. Irakinaldi bat emanez,prest dago.
ON EGIN!!!!
Txorizo piperrak beratzen egon behar izan dira ere gutxienez 5 orduz haragia ateratzeko.
Bakalaioa urez beteriko ontzi batean egiten utzi irakin arte.
Ondoren,sutik kendu eta bakalaioa kontu handiarekin atera.
Saltsa bizkaitarra baratxuri aleak olio ugarrian xigortuz prestatzen da.Ondoren,tiraz zatitutako tipulak gehitu ondo egin arte.Ogi xigortuta bota saltsa loditu arte.Dado eran lumatu eta zatitutako tomate, gatza, azukrea eta txorizo piperren txanda da orain.Su moderatuan egosi eta prest dagoenean, pure egiteko tresnatik pasa.
Azkenik, buztin ontzi batean bakalaio xerrak jarri azala goialdetik, saltsa bizkaitar oinarri baten gainean. Saltsa gehiagorekin estali. Irakinaldi bat emanez,prest dago.
miércoles, 5 de mayo de 2010
Pistoa Bilbotar erara

Osagaiak:
-Tomatea(1)
-Tipula(erdia)
-Piper gorria eta berdea(1 bakoitzeko)
-kalabazina(1)
-Patata(1)
-Olioa
-Gatza -Arrautzak(2)
PAUSOAK:
1.Barazkiak garbitu.
2.Kalabazina zuritu, dadoetan ebaki, plater batera bota eta gatza bota. Ordu bat itxaron behar da erabili aurretik.
3.Tipula, piperra eta patata moztu eta tomatea birrindu
4.Olioa berotzen ipini, bero dagoenean tipula bta, gero patatak(zurituta eta moztuta) botatzen dira. Bertan euki pixka bigundu arte.
5.Kalabazina,tomatea eta piperra botatzen da zartagin berera eta gatza eta piperra bota- tzen zaio. Su motelera euki 30 minutu. Bigun dagoenean, arrautzak irabiatu eta bota.
ON EGIN!
miércoles, 21 de abril de 2010
Nondik dator gure eskolaren izena?

"Maestra Isabel gallego gorria"Herri ikastetxea Irala auzoan kokatuta dago,Bilbo kanpoaldean eta ingurune era bat hiritarrean.Ingurune hau Eskurtzeko parke anidaren eraikuntzak erabat aberastu du,antzinako gune -berde eta ia errurala edo baserri girokoa berreskuratzea ahalbidetu bitu.Irala ausoak oso desberdinak diren bi zonalde ditu.Bata Zabalburuko enparantzatik gertuago dagoena eta zaharragoa dena (mende hasieran eraikitakoa,batik bat)eta,bestea,berriagoa dena.Azken honetan kokatzen da,hain zuzen ,60 ko hamarkadan eraikin zewn gure eskola.Duela urte batzuetatik hona auzune honek biztamleriaren igoera handia jasan du.Gertaera horrek berarekin bakarren jendearen adin-muga gaztetzearen ondorioz ,zentroaren matrikula-eskaera ere handitu joan da . Gutxi gora beheraduela 30 urte sortu zenetik gaurdaino egoera desberdinakbizi izan ditu gure eskola honek;60ko hamarkadako jaiotze-tasaren"boom"etik gaur eguneko egoeraino.ondorioz ,barne espazio handiak ditu libre eta beste bi erakunderekin banatzen ditu aipatu espazio horiek.Antzinako eskolaurreko gelak ziren kokagunean,egun EPA (helduen alfabetatzen iraunkorra)kokatzen eta lehen Zundaritzak eabilitako gelak orai dela gutxi Errekaldeko PAT erakundeak (pedagogia Aholkularitza teknikoa)
erabiltzen zuen.Gaur egun gure ikasleek eta Guraso Elkarketak erabiltzen dute gune hau ekintza batzuetarako.1995/96 ikasturtean ,irakasle eta guraso talde txiki baten ahaleginari esker,A eredutik D eredura birmoldatu zen zentrua.Horiek guztiak gure "pioneroak"izan ziren eta dira.
Garai haietatik gaurdaino makina bat ekintza burutu da.libre zegoen espazioa birmoldatu eta ikasgela berziak,tutoriak eta abar antolatzeko aprobetxatu ditugu.Dena dela,oraindik ere badugu zer egin eta zer landu.Horretan dihardugu buru belarri ere batean edo bestean L.H.ko gallego gorria eskola aurrera atera dadin laguntza eskaintzen duzuen guztioi,gure eskerrik beroena txoko honetan.
lunes, 19 de abril de 2010
Gure aurkezpena

Kaixo guztioi, Bilboko 5.maila Ako ikasleak gara. Gure eskola Mtra Isabel Gallego Gorria deitzen da
eta Pagasarri mendi inguruan dago. Gu hamasei ikasle gara, zortzi neska eta zortzi mutil. Gure izenak hauek dira: Ane Miren, Héctor Damián, Hodei, Cecilia, Berezi, Irati, Yolanda, Alejandro, Maite, Lorena, David, Iván, Joseba, Jon, Irene, Ander eta gure andereño Mirari da.
Agur eta disfrutatu gure blogarekin.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)




